XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZESTOAKO UDALA

Zerbitzu anitzetako operari plaza bat jabetzan hornitzeko oinarriak.

1. DEIALDIAREN HELBURUA

Zerbitzu anitzetako operari plaza lehiaketa-oposizio sistemaren bidez betetzea da deialdi honen helburua, Administrazio Bereziko Taldean sarturik, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, ofizioetako pertsonala, E mailari dagokion soldataz, aparteko ordainketez, hirurtekoez eta indarrean dagoen legeriaren araberako eta Korporazioak onarturik duen edo onar dezaken gainerako ordainsariz hornitua eta jubilatzeko adina 65 urte.

Aukeratzen den izangaiak ehorzle lanak beteko ditu udal izaerako hilerrietan, kale garbiketako lanak, jardin eta paseabiden kontserbazioa, eta antzerako beste batzu.

2. IZANGAIEN BALDINTZAK

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko hau izango da beharrezko: